
Erasoka 2008. urtearen uda amaieran sortzen da Algortan, Bizkaiko kostaldeko herri batean. Hasieran lagun artean arratsaldea pasatze hutsa dena, musika talde bat izaten amaitzen du. Nahiz eta, hasieran talde bezala izendatu ahal ez izan, denbora aurrera doala, intrumentuekiko habilezia areagotu eta abeslari bat bilatzeari uko egiten dio taldeak. Ahots nagusia Ibonena da, kitarra eskuetan duela, Asierrek, kitarra soinu nagusia sortzea du helburu, koruak egin dituen bitartean, beste alde batetik, asierrek egiten duen bezala, Ikerrek koruak egiten ditu, honek, baxua eskuetan duela, eta azkenik, Iñaki dugu, erritmoa zaindu behar duen bateria-jotzailea.
Taldearen historiak aurrera egiten du 2009. urtean grabatzen duten maketarekin. Maketa hau, euskaraz konposatuta dauden lau abestik osatzen dute. Lau abesti hauetatik, "Utikan" aipatu dezakegu azpimarragarritzat, taldearen "Itzalpetik" izeneko lehenengo diskan agertuko den abestia.
"Itzalpetik" izenburu duen diska hau, Aretxabaleta herriko Lazkano estudioetan grabatzen da Asier Salaren eskutik 2010. urteko udan. Urte bereko uda amaieran kaleratuko den diska, ingelera eta laukote algortarraren ama hizkuntza den euskara aldizkatzen dituzten hamar abestiz osatua dago. Lan honetan, "Social Distortion" talde estatubatuarraren "Reach for the Sky" abestiaren bertsio bat aurki dezakegu.
Taldearen ibilbideak 2011. urtean grabatutako eta hurrengo urteko udaberrian argitaratutako bigarren diskarekin jarraitzen du, "Bird Trouble Productions"-en estreinako lana den diskarekin. "Plastic Mask Assassin" izeneko diska hau, Ondarruko Santos estudioetan grabatzen da Koldo Pikaza soinu teknikariaren eskutik. Bederatzi dira lan hau osatzen duten abestiak: intro musikala, gazteleraz konposatutako abesti bat, ingelesez idatzitako hiru abesti eta aurretik esan dugunez, ama hizkuntza duten euskaraz abestutako lau abesti. Azken multzo honen parte den abesti bat, "Rock & Roll" generoari dagokio.
Bi urte inguru gure bigarren diska de "Plastic Mask Assassin" aurkezten ibili ondoren, 2013ko Abenduaren 27an Algortako Gaztetxean emandako kontzertua geldialdi luze baten aurretik emandako azken kontzertutzat hartzen dute, baina ez Erasokaren historian azken kontzertutzat.
Azkenean, nahiz eta tarte honetan urtean kontzertu bat edo bi ematen dituen, 2018. urtean eszenatokietara inoiz baino indartsuago bueltatzea erabakitzen du taldeak. Garai eta abesti berriekin, taldekideen motibazioa areagotuko duen kide bat sartzen da taldean, kitarra joko duen Unai. Honela, Erasokak boskote bezala hasiko du ibilbide berria, Ibonek kitarra utzi eta abesteari ekinez.
Urte honetan bertan, Julen Urzaiz teknikari bezala, Iruñeako “Sound of Sirens” estudioan burubelarri sartu eta taldearen hirugarren diska izango dena grabatuko dute, “Pausoak Hamar”. Lan hau osatzen duten abestiek, taldearen ibilbide berria eta murgildutako kaleko musikaren garai berriaren izaera definitzen du. Erasokaren lehengo bideoklipa ere argitaratuko dute diska berri honekin, “I’m really sorry”.
Pausoak hamar diskaren aurkezpen kontzertuko zuzeneko irudiak eta estudioko bi abesti erabiliz, “Erasoka – Hamar urteko ondarea (2008-2019)” bideoa argitaratzen dute.
Azkenean, taldea desegitea erabakitzen dute eta azken aldiz igotzen dira taula gainera Algortako Portu zaharreko jaietan, 2019. urteko abuztuaren 13an. Urte horretan bertan “Pausoak hamar” diskoaren aurkezpen kontzertuko zuzeneko irudiak eta estudioko bi abesti erabiliz, “Erasoka – Hamar urteko ondarea (2008-2019)” bideoa argitaratzen dute.