MADSKINS

MadSkins 2005. urtearen amaieran sortzen da Algortan, “Hezatasuna” auzoan. Taldearen hastapenetan, Markel, Aldai, Prinzi, Basauri eta Iñigok osatzen zuten taldea, nahiz eta boskote gisa ensaio gutxi batzuk baino ez zituzten egin.

Lehen aldaketa Basaurik taldea uztea izan zen, hilabete gutxira Markelek erabaki bera hartzen du eta taldea bertan behera uzteko erabakia hartzera behartuta ikusten dira.

2007ko udan hirukoteak lokalera bueltatzea erabakitzen du, Bikendi abeslari. Entsegu asko eta kontzertu batzuk izango dira taldeak emango dituena, azken honek, 2009an, taldea utzi eta berriro taldearen desagerpena dakarren arte.

Taldea 2012an berpizten da, berriz ere laukote gisa, Kabestrok taldea osatuz. Bi hilabete baino ez dira MadSkinsek laukote gisa irauten duena, taldekideek kitarjole berri bat sartzea erabakitzen baitute. Urte berean, Koria taldeko kidea da postu hau betez.

Taldearen historiari gaztetxe, areto eta jaietako kontzertuak gehituz, 2013ko irailean “The Beginning of” disko luzea garabatzen dute. Urteak pasata, Prinzik taldea uztea erabakitzen du, baina taldeak aurrera egiten du laukote bezala, 2015. urtean, taldearen gaur egunera arteko azken lana izango den “Louder than the Gods” 10” argitaratzen dutelarik, lehen lanak baino Oi! soinu gordinagoak izateagatik definitzen diren 4 abesti biltzen dituen lana.

Urteak pasata, Prinzi taldera bueltatu eta Aldaik taldea uztea erabakitzen du, Lores lau sokak astintzera gehituz. Horrela, gaur eguneko MadSkins osatzen da: Kabestro (ahotsa), Iñigo (Bateria), Ibon (kitarra), Prinzi (kitarra) eta Lores (baxua).